tecnología creativa
  •  

    ESLEren helburua da IKTen sektorearen ordezkari izatea teknologia libreen alorrean eta bere lehiakortasuna sustatzea.

    Egin zaitez bazkide
  • 01Sorrera

    2005eko urriaren 6an osatutako ESLE Elkartea (Euskadiko software enpresen Elkartea), egoitza Vitoria-Gasteizen duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Sorreran euren negozioa Software librean eta iturri irekietan(open source) oinarritzen duten 19 euskal enpresek sustatu zuten. Softwarea garatzen zuten eta zerbitzuak ezarri eta eman ere bai.

  • 02Konpromisoa

    Elkartea, bera osatzen duten enpresen konpromisoari erantzutera dator, software librearen erabilera gizarteko esparru guztietan sustatu eta zabaltzeko, eta batez ere, negozio eredu baten alde egiteko, baliogarria irizten dioguna bai enpresa sektorearentzat, dituen inplikazio ekonomikoengatik, eta Administrazioarentzat ere bai, dituen inplikazio sozialengatik.

  • 03Enpresa ehuna

    Informazioaren gizarte berri honek geroz eta gehiago eskatzen duen jakintza beharrari erantzuten diogu, ezagutza hori enpresen eta gizartearen eskura jarriz. Software libreak aukera ematen dio bertako enpresa ehunari berrikuntzak egin eta lehiakorra izateko, geroz eta nazioartekoagoa eta zorrotzagoa den ezagutzaren gizarteko ekonomiaren alorrean.

  • 04Erreferentea

    ESLEk erreferente izan nahi du enpresa ehunarentzat, enpresak Software librean oinarritutako sistema informatikoak txertatzen doazen heinean, modu horretan beste sistema batzuetako(ez libreak) migrazioa egoki egin ahal izateko.

  • 05Zabalkundea

    Ildo honetan, software librea sustatzeko jarduerak burutzeko asmoa du elkarteak: kanpainak, ikastaroak, ikerketa proiektuak, zabalkunde saioak, eta orokorrean software librearekin lan egiten duten enpresen zerbitzuen hobekuntza.

GureXedea, ikuspegia eta baloreak

  •  

    Xedea

    Gure oinarrizko xedea da software librea aukera baliagarria bezala aurkeztu eta erabili dadin sustatzea, ezagutza libre eta irekiari funtsezko balorea irizten baitiogu.

  •  

    Ikuspegia

    Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrean software libreko teknologia sektorearen ordezkari nagusia izatea, gurean bazkidetutako enpresei beren lekua emanaz eta orokorrean, software librearen sektorea bultzatuz.

  •  

    Baloreak

    Software librea sustatu eta hedatzea, horretan oinarritutako ikerketa eta teknologien garapena bultzatuz. Bitartekari lana Administrazio Publikoarekin. Sektoreko enpresen arteko sustapena eta elkarlana eta antzeko interesak dituzten beste elkarte batzuekin ere bai.

    • Software librearen erabilera sustatu eta hedatu.
    • Software librean oinarritutako ikerketa eta teknologien garapena bultzatu.
    • Bitartekari baliogarria izan Administrazio Publikoarekin.
    • Software libreko enpresen sustapena eta elkarlana bultzatu.
    • Antzeko interesak dituzten beste elkarte batzuekin elkarlana.

Zuzendaritza taldea

Eneko Astigarraga
Eneko Astigarraga
Presidentea
 Jorge Herrera
Jorge Herrera
Presidente ordea
Iker Sagasti
Iker Sagasti
Idazkaria
Javier Gonzalez
Javier Gonzalez
Diruzaina
Eriz garcía
Eriz García
Batzordekidea
icono de perfil
Victor Ruiz
Batzordekidea
Jose María Ansola
Jose María Ansola
Batzordekidea
Marga Gracia
Marga Gracia
Batzordekidea
David Olmos
David Olmos
Batzordekidea
Arkaitz Etxeberria
Arkaitz Etxeberria
Batzordekidea

Honakoetan gara kide

Asolif

Software Libreko Enpresen Federazio Nazionala

Software librearen alde egiten duten enpresa eta erakundeen interesak defendatu eta sustatzeko helburua duten elkarte eta enpresen federazioa da ASOLIF. Open Source ereduetan oinarritutako proiektuak eta iniziatibak sortu edota babesten ditu, norbanakoenak zein taldeenak, aberastasuna modu arduratsuan sortzeko helburuarekin.

Informazio gehiago