Lege oharra

Datu babes arduratsuaren inguruko oinarrizko informazioa:  

ESLE, Euskadiko teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkartea, IFZ G01390780, helbide soziala Axpe Erribera, 11, A erakina, 203. lokala, 48950 Erandio. Bezeroek emandako datuen babes eta tratamenduaren arduraduna da, eta hauen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala ziurtatzen ditu, datu Babeserako Araudi Orokorrean (DBAO) ezarritakoaren arabera, edo aplikatu behar den beste edozein arautegiren arabera.

Bere datuen tratamenduari buruzko zalantzak argitzeko erabiltzailea kontaktua helbidearen bitartez jarri ahal izango da harremanetan.

 

Helburua: 


ESLEren webgunean erabiltzailearen datuen bilketa eta tratamendua erabiltzaile horrekin dagoen harremanaren arabera egingo da, honako helburu hauekin:

Kontsultak egin edo informazioa eskatzen denean, horiek kudeatzeko erabiliko dira datuok.

Halaber, erabiltzailearen nabigazio-datuak eta cookie-ak tratatu ahal izango dira, erabiltzaile bezala bere sarbidea hobetzeko, nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko, eta gure cookien politika kontuan izanda, bere interesetan oinarritutako publizitate eta iragarkiak erakusteko ere bai. Azken hau onartu egin beharko da gure plataforma digitalean nabigatzen hasi aurretik.

Erabiltzaileak horretarako baimena emanda, erabiltzailearen datuak eguneratu eta osatu ahal izango ditu ESLEk. Sarbide publikoko iturrietatik lortutako datu baseak erabiliko ditu horretarako, erabiltzailearekiko harremana eta kontaktua hobeto kudeatzeko.

SLEk datu pertsonalak tratatuko ditu, halaber, bere produktu, zerbitzu eta ekitaldiei buruzko datuak atalka eta modu pertsonalizatuan eskaintzeko, eskura jarri dizkioten bideak erabiliz, tartean bitarteko elektronikoak. Eta horretarako baimena badu, ESLEk babestutako hirugarren baten datuak ere eman ditzake, open source-arekin lotuta badaude. Horretarako, kanpaina, jarduera edo ekintzetako hartzaile objektiboen profilak definitzeko aukera emango duten euskarri automatizatutako sistemak erabili ahal izango ditu. Hau egiteko ESLEtik hartutako informazioa erabiliko du, baita beste iturri batzuetatik datorrena ere, erabiltzaileak horretarako baimena eman balu. Bezeroen kasuan jarduera hauek bezeroarekin zegoen kontratua amaitu ondoren ere burutu ahalko dira, horretarako baimena eman balu.

Horretaz gain, bezeroarekin harremana bukatu ondoren ere, ESLEk bere datu disoziatuak erabili ahalko ditu, beti ere anonimotasuna gordez, erabakiak hartzeko eta enpresa kudeaketarako euskarri dituen sistemen baitan erabiltzeko.

ESLEk erabiltzaileak emandako datu pertsonalak tratatuko ditu, bazkidearekin harremana indarrean dagoen bitartean. Harreman hori batzordeak bazkidetza hori formalizatzen duenean hasiko da, bazkide egindako unea edozein izanik ere, eta behin betebehar guztiak bete direnean; esaterako, bazkidetza txantiloiko datuak betetzea, kuotak ordaintzeko informazio abisuei arreta jartzea, kasu bakoitzean aplikagarri den araubidetik suertatzen diren obligazioetarako-datuak blokeatu edo atxiki- eragozpenik gabe.

Erabiltzaileak horretarako baimena eman balu, bere datuak bi urtez erabili ahalko dira behin bazkidetza epea bukatu ondoren, baita bazkide izan gabe, baja ematen duen erabiltzailearen kasuan ere, tratamenduari darizkion ardurak betetzeko aplikatu beharreko legeak eskatzen duen moduan datuak atxikitzeko obligaziorako eragozpenik gabe.

Beste erabiltzaile guztien kasuan datuak jaso eta bi urtez gordeko dira, kasu bakoitzean aplikagarri den araubidetik suertatzen diren obligazioetarako-datuak blokeatu edo atxiki- eragozpenik gabe.


Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araubidea betetzea. 

Datuak tratatzeko legitimazioa erabiltzailearen eskutik jasotako baimenak dira, plataforma digitalak erabiltzetik eratorritakoa, produktu eta zerbitzuen kontratazioa edo momentu bakoitzean aplikagarri dakiokeen beste edozein.

Erabiltzailearen baimenak alta ematen duen momentuan lortzen dira, baita plataforma digitalean bertan egindako kontratazio zein eskabideetan ere, eta edozein unetan alda daitezke, erabiltzaileak dituen eskubideak betearaziz. Bazkideen kasuan tratamendua elkartearen berariazko jardunarekin lotutako produktu eta zerbitzuak eskaini eta haien berri emateko erabili daiteke; fidelizazio jarduerak, tartean jarduera kultural zein ongileak, zeinetan ESLE partaide den. Datu hauek beste enpresa batzuei komunikatzeko ere erabili ahal izango dira, kudeaketa administratiboa egin dezaten, bazkideak onartu, iruzurra eragotzi, zorrak erreklamatu eta kobratu.

Interes legitimoaren baitan jasotzen da erabiltzaileen datuak tratatzea segurtasuna kudeatzeko eta informazio euskarrietarako sarbidea kontrolatzeko.

Erabiltzaileak kontratuko eginbeharren bat edo eskaera jakin bat betetzeko titularra ez den beste norbaiten datu pertsonalak eman beharko balitu, erabiltzaileak berak aurrez eta argi eta garbi jakinarazi beharko die politika horren edukia eta haien aurretiko baimena lortu datuak erabiltzen hasteko.

ESLEko plataforma digitalean erabiltzaile moduan alta emateko, erabiltzaileak adinez nagusi dela garbi adieraztea ezinbestekoa da, adin txikikoak ez baitaude onartuta plataforma honetan, beraz, alta ematen duzunean, adinez nagusi zarela adierazi eta ziurtatzen duzu. Edozein kasutan, guraso edo tutorearen baimenik gabeko datu tratamenduaren kargutik libre geratzen da ESLE.


Hartzaileak:  

Bazkide berrien kasuan, ESLEren zerbitzuetara sartzeko beharrezko datuen kudeaketa hosting-aren ardura duen enpresak egingo du eta haren ardurapeko fitxategi batean txertatuko dira (Horniketa Guneen Informazio Sistema-HGIS)eta une bakoitzean legeak onartzen dituenak sartu ahal izango dira.

Zerbitzuak ematen dituzten beste batzuekin ere lan egiten du ESLEk; esate baterako, salmenta kateak, euskarri administratiboa, birkobraketa enpresak, marketina eta publizitatea, auditoria. Kasu jakin batzuetan zure datuetara sarbidea izango duten beste batzuekin ere bai, behar diren garantiekin eta tratamenduaren helburua betetzeko.

Bazkideak zerbitzuak ordainduko ez balitu, araubide aplikagarriari jarraituta, ESLEk ondasun kaudimeneko eta kredituko fitxategien arduradunei jakinarazi ahal izango die. Datuok agintaritzari eta dagokien erakundeei eman ahalko dizkie, dagokion betebehar juridiko zein fiskalak betez. 


Erabiltzaileak ESLErekin harremanetan jar daitezke AEBetan kokatutako Linkedin eta Twitter sare sozialetako profilen bitartez. Datu transferentziak EB-US Privacy Shield hitzarmenak babesten ditu (informazioa eskuragarri dago https://www.privacyshield.gov/welcome) edo bestela, interesatuaren oniritzi argiak .


Eskubideak: 

Zerbitzu jakin batzuetara sartu ahal izateko beharrezkoa izango da plataforma digitalean erregistratutako erabiltzaile gisa alta ematea. Alta formularioa betetzeko datuak modu askean eta borondatez ematen dira, beraz, datuok benetakoak eta errealitateari dagozkionak izan beharko dute. Erabiltzaileak hitzematen du bere erabiltzaile izena eta pasahitza arduraz erabiliko dituela eta ez dituela beste baten esku utziko, eta galdu zaizkiola, lapurtu dizkiotela edo beste norbaitek haietara iristeko arriskua dagoela albait azkarren jakinaraziko dio ESLEri.

Erabiltzaileak bazkidetza prozedura hasteko ematen dituen datuak beharrezkoak dira ESLEren eta bazkidearen arteko harremanari eusteko, eta ez emateak, harreman hori ezingo litzatekeela kudeatu esan nahiko luke.

Erabiltzailearen ardura da eman dituen datuak egiazkoak direla ziurtatzea eta hauek aldatzea eskatu beharko du, behar den guztietan egoki tratatzen direla, ESLEk zerbitzua egoki ematen duela eta komunikazioa gauzatzen dela ziurtatzeko.

Beste arrazoi batzuen artean, erabiltzaileak bere eskubideak gauza ditzake eta datuetara sartu, zuzendu edo, hala behar izanez gero, ezaba ditzatela eskatu, jada horiek jasotzeko ziorako beharrezko ez direnean.

Erabiltzaileak bere datuen erabilera mugatzea eska dezake DBEO-ko 18.art. onartutako egoeretan. Kasu honetan balizko erreklamazioak egiteko eta horien kontrako defentsa egiteko bakarrik gordeko dira.

Erabiltzaileak edozein momentutan ezereztu ahal izango du emandako baimena eta bere datuak helburu jakin baterako erabiltzea eragotzi. Honek ez lioke eragingo baimena ezereztu edo eragotzi aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari. Kasu honetan balizko erreklamazioak egiteko eta horien kontrako defentsa egiteko bakarrik gordeko dira.

Erabiltzaileak ESLErengana jo dezake bere eskubide, askatasun edo interes legitimoei eragin diezaiokeela irizten dion edozein erabakiren aurka egiteko, profilak osatzea bezalako erabaki automatizatu batean oinarrituta egongo balitz. Eskubide honek aukera ematen dio erabaki horren aurka egin eta erantzuna ESLEko kudeatzaileengandik zuzenean jasotzeko.

Erabiltzaileak bere datu pertsonalen eramangarritasuna eska diezaioke ESLEri eta datuon kopia elektronikoa eskuratu, emandako posta elektronikoko helbidera bidalita edo ESLEren webean dagokion atalean.

Eskubide horiek guztiak gauzatu ahal izango dira honako helbidera idatzia bidalita, ESLE, Euskadiko Teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkartea, Axpeko erribera, 11, A erakina, 203. lokala, 48950 Erandio edo posta elektroniko bidez: kontaktua

Erabiltzaileak esperotako erantzun edo kalte-ordainik jasoko ez balu, ESLEk honako helbidean erreklamazioa egiteko duen eskubidearen berri emango dio: Agencia Española de Protección de Datos, C/Jorge Juan nº6, 28001 Madrid edo Internet bidez helbide honetan: 

http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano

Jatorria:

Erabiltzaileen datuak sarbide hauetatik eskuratu dira:

Egindako kontsulta edo eskabideak
Bazkidetza formularioa
Nabigazio datuak eta cookie-ak