SINADURA eta sinadura digital librea ikastaroa Debegesa-ren egoitzan

Debegesa-k (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) sinadura digitalari buruzko lanegun bat antolatu du. Ihardunaldi hau elkartearen Eibarreko Azitain poligonoko egoitzan gauzatuko da, eta 'Debegesako ostiralak' programaren barne egongo da. Ihardunaldi honetan sinadura digitalaren inguruko legedia azalduko da. Honetaz gain software librean oinarritutako sinadura digitalerako sistemak aurkeztuko dira, zenbait erabilera kasurekin batera. Sistema hauetako bat, ESLE-ren kide diren Zylk eta Irontek enpresek garatutako arlo honetan mandu mailan aitzindaria den 'SINADURA' sistema aurkeztuko da. Gai honi buruz hitzegiteko Pablo Cianoplan-en informatika arduraduna den Pablo Perez etorriko da Ikastaroan proiektu honetan ESLE-rekin batera parte hartu duten erakundeak eta enpresak ere egongo dira, hala nola, Iurismática, Alliaria , Cianoplan eta Izenpe. Ikastaroa goizeko 9tan hasiko da, eta eguerdi inguruan bukatuko da. Gertaera honetan interesa badaukazue Debegesa-rekin kontaktuan jarri, 943820110 telefonora deituz edo www.debegesa.com web orriaren bidez.