ESLE-k Akademy-es 2010 BABESTEN DU

ESLE-k Akademy-es 2010 BABESTEN DU Espainiako KDE Elkarteak Itsas , UPV/EHU-ko Software Librearen taldearekin (Euskal Herriko Unibertsitatea) batera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin elkarlanean, *Akademy-es* ekitaldia antolatu dute. Ekitaldi honek KDEko garatzaile eta erabiltzaileak batzen ditu eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan ospatzen da *maiatzaren 7,8 eta 9an*. Ekitaldian zehar hitzaldiak, tailerrak eta beste ekintza batzuk (adibidez, irteerak, afariak, etab.) burutuko dira, hurrengo helburuak bete nahian: * Espainia guztiko KDE garatzaileak kontaktuan jarri, lanean ari diren proiektuetaz hitz egin dezaten, kodea partekatu, esperientziak eta ezagutzak. * Unibertsitateko irakasle eta ikasleei KDE-n gaitasun eta abantailetaz informatu, Karrera Bukaerako Proiektuak ingurune honetaz erlazionatutako garapenak bultzatzeko eta komunitatea hazteko. * Profil tekniko gabeko pertsonei KDE proiektua mahaigaineko ingurune eta garapen bezala ezagutzera emateko.