ESLE ALBISTEAK
ESLEren web orri berria ikusgai
Noviembre 19, 2010
Gaur, 2010eko Azaroaren 22a, hilabeteak eraman digun garapen prozesu baten ondoren, eta proiektuan parte hartu duten enpresen eta zuzendaritza-batzordearen ahaleginei esker, ESLEren website proiektu berria argitaratu dugu.
Proiektu honetan gure kideentzako elkarte puntu bat sortu nahi genuen, beraien ezagutzaren elkarbanaketa errezteko eta enpresen proiektu desberdinei buruzko informazioa emateko. ESLE elkartearen kideen eguneroko lanari eta eskeintzen dituzten zerbitzuei esker teknologia libreak zabaltzea da gure helburu nagusienetako bat.
Post honetan SPRI erakundea ere eskertu nahi dugu, web orriaren finantziazioan laguntzeagatik eta emandako idei gutztiengatik
SINADURA eta sinadura digital librea ikastaroa Debegesa-ren egoitzan
Noviembre 4, 2010
Debegesa-k (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) sinadura digitalari buruzko lanegun bat antolatu du. Ihardunaldi hau elkartearen Eibarreko Azitain poligonoko egoitzan gauzatuko da, eta ‘Debegesako ostiralak’ programaren barne egongo da.
Ihardunaldi honetan sinadura digitalaren inguruko legedia azalduko da. Honetaz gain software librean oinarritutako sinadura digitalerako sistemak aurkeztuko dira, zenbait erabilera kasurekin batera. Sistema hauetako bat, ESLE-ren kide diren Zylk eta Irontek enpresek garatutako arlo honetan mandu mailan aitzindaria den ‘SINADURA’ sistema aurkeztuko da. Gai honi buruz hitzegiteko Pablo Cianoplan-en informatika arduraduna den Pablo Perez etorriko da
Ikastaroan proiektu honetan ESLE-rekin batera parte hartu duten erakundeak eta enpresak ere egongo dira, hala nola, Iurismática, Alliaria , Cianoplan eta Izenpe.
Ikastaroa goizeko 9tan hasiko da, eta eguerdi inguruan bukatuko da. Gertaera honetan interesa badaukazue Debegesa-rekin kontaktuan jarri, 943820110 telefonora deituz edo www.debegesa.com web orriaren bidez.









+34 945 104 951
+34 607 727 353