ESLE gara
ASOLIF
ASOLIF, gaur egun
Gaur egun, 200 bat enpresak osatzen dute ASOLIF, software librearen sektorean diharduten bederatzi lurralde-elkartetako enpresa txiki eta ertainak guztiak ere:
- AGASOL: Software Libreko Galiziako Enpresen Elkartea
- ASoLiVaL: Software Libreko Valentziako Erkidegoko Enpresen Elkartea
- CatPL: Kataluniako Software Librea (Cataluña Programari Lliure)
- CESLA: Software Librearen aldeko Aragoiko Erakundeen Clusterra
- ESLE: Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartea
- ESLIC: Software Libreko Kanarietako Enpresen Elkartea
- SoliMadrid: Software Libreko Madrilgo Enpresen Elkartea
- AndaLibre: Software Libreko Andaluziako Enpresen Elkartea
- CyLESoL: Software Libreko Gaztela eta Leongo Enpresen Elkartea
Hauek dira ASOLIFen biltzarreko kideak:
- Presidentea: Pablo Gómez jauna (SoliMadrid), 2010eko apirilean aukeratua.
- Presidenteordea: David Olmos jauna (ESLE)
- Diruzaina: Alberto Barrionuevo jauna (Andalibre)
- Idazkaria: Gonzalo Aller jauna (ESLiC)
- Jezabel González andrea (CyLeSoL)
- Miguel Montesinos jauna (ASoLiVaL)
- Albert Calvet jauna (CatPL)
- Jorge Vázquez jauna (AGASOL)
- Óscar Puyal jauna (CESLA)
Federazioak gerente ere badu.. Bestalde, gero eta elkarte gehiago ari zaizkigu inguratzen: enpresa txiki eta ertainak, software-fabrikatzaileak, ingeniaritza-enpresak…, guztiak ere software librearen inguruan negozio-eredu berriak bete-betean garatzen ari direnak, bai Espainian bai beste herrialde batzuetan.
ASOLIFeko enpresetan 1.800 pertsonatik gora ari ziren lanean 2009aren amaieran, eta 78 milioi euro baino gehiago fakturatu zuten, guztira. Horrenbestez, 2008arekin alderatuta, % 3,5 baino gehixeago igo da langile-kopurua, eta % 14,5etik gora fakturazio gordina. Fakturazio horren % 62 sektore pribatutik dator; gainerako % 38a, sektore publikotik (2010eko apirileko azterketa, 160 enpresaren artean egina, atal bakoitzean % 30etik gorako laginarekin).
Federazio honek badu ezaugarri bat, nabarmentzeko modukoa: enpresen arteko harremana oso emankorra du, eta eskura dituzten barneko nahiz kanpoko bideei esker, haien arteko jardun kooperatiboa ere indartsua da. Aipatutako lurraldeetako enpresek eta elkarteek sinergiak sortzeko eta sendotzeko erabiltzen dute ASOLIF, bai haien artean bai kanpoko enpresa eta erakundeekin (I+G zentroak, unibertsitateak, multinazionalak eta abar); horrez gain, sektore osoarentzat onuragarri diren ekimenak bultzatzen ditu ASOLIFek, eta beste kolektibo batzuei edo, oro har, gizarteari laguntzen dieten bestelako ekimenak ere sustatzen ditu.
ASOLIFen jardunak
Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek, besteak beste, egiten ditu ASOLIFek:
- Software librearekin lotutako proiektuen sustapena
- Merkatu-azterlanak eta aholkularitza-txostenak, gure elkarteen eta haiek bazkide dituzten enpresen bidez
- Software librea sustatzeko jarduerak: ikastaroak, jardunaldiak, kongresuak eta abar
- Gure sektorean I+G sustatzeko ekimenak
- Lizentziei eta estandar irekiei buruzko lege-aholkularitza, gure elkarteko kideei eta enpresei nahiz kanpoko erakundeei.
Zabalkundea
Hona hemen ASOLIFek bere kabuz zein beste erakunde batzuekin elkarlanean egin dituen jarduera nagusiak:
Zenbait autonomia-erkidegotako ekitaldiak eta antzeko beste ekitaldi batzuen antolaketa
- Gran Canaria Desktop Summit (besteak beste, ESLiC elkartearekin batera) Las Palmasen, 2009ko uztailean.
- GNOME Marketing Hackfest (besteak beste, CESLA elkartearekin batera), Zaragozan, 2010eko maiatzean.
- ODF (Opentia SL, Andalibre eta beste elkarte batzuekin batera), Granadan, 2010eko apirilean.
Software librea zabaltzeko eta jendaurrean erakusteko ekitaldiak.
- OpenSegovia Segovian (besteak beste, CyLESoL elkartearekin batera), 2010eko apirilean
- Feria Software Libre a Tu Alcance azoka, Málagan (besteak beste, Andalibre elkartearekin batera), 2009ko azaroan
Sektoreko ordezkari gisara jardun da hainbat ekitalditan.
- Nazioarteko ekitaldiak: FOSDEM '08, '09 y '10, FISL '10, Akademy 2010, CeBiT 2010, eta abar.
- Estatu barruko ekitaldiak: OSWC'08, '09 y '10, WhyFLOSS, Morfeo'10, Tecnimap'10, eta abar.
- Beste ekitaldi batzuk: eskualde-mailakoak, networking-ak, aurkezpenak, inaugurazioak eta abar.
Prestakuntza/Enplegua
ASOLIFek ekintza ugari egin ditu etorkizuneko profesionalak trebatzeko eta bazkide dituen enpresetako langileen gaitasuna eguneratzeko:
- Emplea Libre azoka (Iniciativa Focus eta CENATIC elkarteekin batera), Málagan, 2008ko urrian
- Software Libre a Tu Alcance azoka, Málagan (besteak beste, Andalibre elkartearekin batera), 2009ko azaroan
- Taller de "Modelos de Negocio Basados en Software Libre", Zaragozan, 2010eko maiatzean
- ASOLIF akademia (diseinatze-aldian)
- OpenJob (diseinatze-aldian)
Elkarteek ere antzeko helburu eta formatuko ekimenak egin dituzte.
Sektorearen sendotzea
ASOLIFek ezinbestekotzat jotzen ditu sektorea sendotzeko ekintzak, eta ASOLIFen topaketetan egiten dira nagusiak:
Networking-eko ekitaldien antolakuntza
- ASOLIFen I. Topaketa, Málaga, 2008ko urria
- ASOLIFen II. Topaketa, Madril, 2009ko azaroa
- ASOLIFen III. Topaketa, Madril, 2010eko apirila
- ASOLIFen IV. Topaketa, Málaga, 2010eko urria (diseinatze-aldian)
Beste proiektu batzuk
Beste zenbait proiektutan ere badihardu ASOLIFek. Hauek dira azpimarragarrienetariko batzuk:
ASOLIFen eta zenbait eskualdetako enpresa eta elkarteren arteko proiektuak
- Hard Processing, IT-PyME, ModularIT, Unified Communications, Factura Libre Digital, eNet, eta abar
- Tokiko administrazioetarako aplikazio libreak (ALIAL)
Edukiak
- Wiki teknologikoa (The Wiki For Open Technologies)
- Artikuluak zenbait komunikabide espezializatutan eta hedabide tradizionaletan
Aholkularitza
- ESLE – Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza-batzordean laguntzaile
- Migrazio-proiektuak (zenbait eskualdetako gobernuak)
- Zenbait herri-administraziotako kontratazio-agiriak, ebaluazioa eta kalitate-kontrola
- Software libreari buruzko azterlanak eta txostenak
- Lege-aholkularitza: estandar irekiak, elkarreragingarritasuna, segurtasuna, softwarearen liberazioa eta abar
ASOLIF, software librearen enpresa-sektoreko ordezkari
ASOLIFek sektorearen eskubideen alde jardun du lanean. Hona hemen ekimen batzuk, lan horren erakusgarri:
- Europan softwarea ez patentatzeko ekimena
- Kanon digitalaren kontrako eta web-orrialdeak itxi aurretik kontrol judiziala ezartzearen aldeko ekimenak
- Ikastetxeetan software librea erabiltzeko sustapen-lana
Guri buruz gauza gehiago jakiteko, jar zaitez harremanetan zure eskualdeko elkarteren batekin, edo erabili Harremanen. atalean azaltzen diren bitartekoetako bat. Era berean, aurkezpen honetan ere ASOLIFi buruzko datu gehiago duzu eskuragarri..








+34 945 104 951
+34 607 727 353